XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUNAK EUSKERAZ

AZKATASUNA'ren aurreko zenbaki batean auxe irakurri nuan: Erderaz idazten dizun euskaldunari ez erantzun edo erantzutekotan auxe bakarrik: ez dut ulertzen zure idazkia.

Neri ez zitzaidan ain gaizki iruditu euskeraren alde egiten zan dei au, eta euskaldun guziak aintzakotzat artu ta orrela egiten asiko ba'lira, euskerak zerbait irabaziko lukela esango nuke.

Baña, norbaiten iritziz, ez omen da gure gaztediari emateko aolku guzizkoa, euskaldunok lenago ere naikoa uzu ta motz agertzen omen gera gizarteko artu-emanetan, gizalegearen aurka dagon orrelako beste aolkurik gaztediari eman gabe.

Bestalde, gaurko edonungo gazteak naikoa biurri bai omen gizaldietako azierak eta aurrerapenak ekarritako gizakerari lotsa ta begirune gutxikin agertzeko.

Gizalegea gizarteko artu-emanetan adeitsu izatea, azkera oneko agertzea noski, gizartean bizitzeko apaingarri guragarria da; bearrezkoa ere bai nai ba'dezute, baña benetakoa danean, ez azaleko irudikeri utsezkoa danean, eta... gaurko egunean geien erabiltzen dana auxe dala esango nuke.

Gizalegearen aurka ote dago ordea aitatu degun aolku ori? Norbait bide okerretik dijoanean bide zuzeneratzea edo bide zuzena non dagon erakustea ere gizalegezkoa dala uste nik, eta okerreko bidean ikusita une bateko atsekaberik ez ematearren edo okerrera yo dualata ez lotsaraztearren arpegi alaia ipiñi ta bere artan yarraitzen uztea baño gizalegezkoago nere ustez.

Aldizkingi ontan ematen zan aolku ura betetzea beraz gizalegearen aurka egotez bestera gizalegez jokatzea da, batez ere erderaz egiten dizun euskaldun ura abertzalea dala esaten duan aietakoa baldin ba'da.

Ba-liteke egikera zakar xamarra izatea baña euskaldun zabar askoren ajolagabekeriz gure izkuntza galdu nai ez ba'degu, itz leunak eta eztikeriak alde batera utzi ta benetan euskera gaizkatzera eramango gaitun bideetara jo bearrean gera.

Aolku ori aldizkingi ontan argitaratu baño lenagokoa da gertaera au. Gure guda aurretikoa.

Nik dakidan batek bein bere adiskide bati erderaz idatzi zion alkarren artean beti euskeraz mintzatu oi ziranarren, eta idazkia artu zuanak onelaxe erantzun zion:

Nere adiskide maitea: Lerro auek artzean osasun onez izatea opa dizut, neu ere, Yainkoa'ri eskerrak, alaxe naiz-ta.

Gaur goizean zure izenpea daraman idazki bat artu det.

Baña zurea danik ezin siñetsi.

Nere buruan ezin sartu baita zu idaztera yarrita nik ulertu ezin nezaken izkuntzan egingo zenidanik.

Artu nere besarkadak. Agur. X.

Bestea asarretu egin ote zan? Bai zera! Ara berealaxe egindako erantzuna.

Eskarrikasko adiskide.Ikaspide ederra eman didazu.

Nere egiñaren ulerkaiztasuna oroarazi didazu Aberria'rekiko bearkunarekin batera.

Aurrerantzean euskeldunei ez geiago erderaz idazteko erabakia artu det.

Arrazoi dezu. Euskeraz itz egiñaz adiskide egin giñan.

Beti euskeraz alkarrekin yardun izan gera.

Abertzale gera ta beraz gure izkuntzaren biziari ardura guziz begiratzera beartuak gaude.

Zergatik beraz mintzatzean euskeraz ta idaztean erderaz? Txarki egingo degun beldurrez? Ez degu noski Eguskitza'k edo Olabide'k, Lizardi'k edo Lauaxetak bezela idatziko eskolan ikasi ez gendulako, baña ala ere utsegitez betetako euskera obeto datorkigu Cervantes ek bezin ondo erdera egitea baño.

Gañera gaizkixeago bederen ari gerala poliki poliki ikasi egingo degu obetoago egiten Euskaldun eta abertzale geranez orrelaxe egitea dagokigu.

Eskarrikasko berriz ere, nere adiskide maite orri, asmo aberkoiez idatzitako zure bi lerro aiekin gogai auek eta orrelako beste asko burura ekarri dizkidaz ulako eta orain lengoan zuk ulertu ezin zendun bezela idatzitakoa uler dezakezun bezela idaztera noakizu... ?

Arrezkero bi adiskide oien artean amaika idazki joan dira batagandik besteagana, ta beti euskeraz, euskera obexeago edo tarxeagoan alik onenean baña BETI euskeraz.

Askorentzako ikasbide dalako dakart onera yazokun ori.

Beti beren artean euskera besterik egiten ez duten asko dira, geienak esango nuke, abertzaleen artean ere, idazten yarri ezkero erderaz egin bear dala uste dutenak edo ala uste ba'lute bezela egiten dutenak.

Euskeraz idaztea ez dakitela esanda zuritu naiko dute bearbada beren burua.

Geienetan ordea ori aitzeki utsa, alegin pitin bat egitera yarri nai eza besterik ez Itz egiten dakinarentzat euskera idaztea ez da gauza zalla; bere idazkera izan diteken errezena da, esaten dan bezelaxe idazten data.

Euskeraz zerbait irakurri duanarentzat ez dago zailtasunik.

Demagun ordea, eskolan ikasitako erderaren idazkera, ortografia, besterik ez dakila.

Ez da ori naikoa arrazoi erderaz idazteko.

Idatzi beza ba euskeraz esango lukena erderarentzat eskolan ikasitako idazkerakin eta kito, euskerarentzat obe erderaz idaztea baño.

Obe lengusuaren echetic etorri guiñan idaztea, vinimos de casa del primo idaztea baño, giñan ta etxtetik euskeraz obeto daudela ez ba'daki.

Nik iñola ere yasan ezin izaten dedana ta geiegitan ikusten dedana zenbait abertzale euskeldunen egikera auxe da:

Idazki asieran: Ene adiskide edo ene aberkide edo orrelako euskerazko itz bat edo beste, ta gero guzia erderaz azkeneraño ta an, berriz ere euskaldun dirala oroituta amaitzeko besarkadak edo ondo izan edo orrelako beste zerbait eta en Jel ta kito.

Orra euskera gaxoarekiko ta Aberria'rekiko bearkun guziak beteak.

Gaur euskeraren bizia daukagun galtzori gorrian eukita ez al da ori gure izkuntzari irri ta iseka egitea?

Zentzugabekeri ta azaluskeri orien aurka zutitu ta guzia garbitzera gaztedia yartzen ez ba ' da euskerarenak egin du.

Arronteko itzotsez esanda entzuten ez duanari deadar egiten zaio, deadar eginda entzungor egiten duanari zimiko egin edo astindu lo ba'dago esna dedin.

Euskeraren alde au egin bear dala ta ori egin bear dala askotan yardun gera, baña ondo esanean yaramonik egiten ez dutenekin egikera latzagoetara ta gogorragoetara yo bearra dago.

Baita bear ba'litz euskaldunei, batez ere abertzale dirala diotenei beren euskerarekiko salkeria ta belzkeria arpegira yaurti ere.

Gaurko ontan alkarri euskeraz idazteatzaz yardun geran ezkero ondo izango da amaitu baño len Agintariekin ta auen ordezkoekin izan ditzakegun artu-emanetan ere, bakarkakoetarako AZKATASUNA'k ematen zuan aolku ura betetzea egoki izango litzakela uste det.

Erderaz egiten dizutenean ez erantzun, edo ez artutzat eman, ez dakit erderaz eta datorren bidez atzera biurtu edo orrelako zerbait egiñaz.

Ba dakit lenago gizalegearen aurkako aolkua zala esaten zunak oraingoan nastalle batzuk gerala ta agintariei zor zaien menpetza ta begirunea ukatu nai dizkiegula esango duala.

Ez dan bezela alaxe ba'litz ere gure izkuntzaren biziak ori ta geiago ere merezi duala uste degu.

IKETZEN.